Odontologia kontserbatzailea

Kaltetutako hortza atera gabe tratatzeko teknikari deritzo. Garbitu eta kaltetutako azalera tratatzen da, nagusiki txantxar edo golpez kalteturiko hortzak.
Hauek dira faktorerik garrantzitsuenak: Bakteriak, azukre ugariko dietak eta hortzaren kalte arruntak, zuloak…

Endodontzia

Hortzaren muina atera, material inertez bete eta seilatzean datza teknika hau. Apurturiko hortzetan aplikatzen da, baita txantxar sakonetan eta pulpitis izeneko lesioetan ere. Azkenengo honek ez du atzera bueltarik eta aukera bakarra muina atera eta hortzaren obturazio osoa egitea da. Pulpitisa gehienbat txantxar sakonek eraginda irtetzen da. Hortz muinaren infekzioa sortzen du eta hau hareagotu egin daiteke estimulu hotz nahiz beroekin eta baita janari gozo eta azidoekin ere.

Periodontzia

Hortz ehunen (entziak, ehun periodontalak, sustraiak eta hezur albeolarrak) egoera eta gaixotasunak aztertu, diagnostikatu eta tratatzen dituen espezialitate odontologikoa da, osasunaren manteinua, funtzionamendua eta estetika bermatzeko.
Gaixotasun periodontala gingibitis (entziaren odolustea eta hantura) edo periodontitisen ondorioz azaltzen da eta honek hortza eusten duen hezurrari eragiten dio. Ez bada garaiz tratatzen hortzaren galera osoa ekar dezake.

Odontologia estetikoa

Aho osasuna eta estetikarekin zerikusia duten arazoak konpontzen dituen espezialitate odontologikoa da. Hortzen asimetriak, diastemak eta hortzen kolore aldaketak konpondu daitezke.

Inplantologia

Inplanteak, protesiak edo ahoaren funtzionamendua eta estetika bermatuko dituen sustantzien planifikazioan, instalazioan eta manteinuan oinarritzen den espezialitatea da Inplantologia. Inplanteak hortzak falta diren tokietan instalatzen dira, baita kaltetutako hortzak ordezkatzeko ere.

PADI

Haurren Hortzak Zaintzeko Programa (PADI) garrantzitsua eta beharrezkoa da neska-mutilen aho eta hortzen osasuna eta osasun orokorra bermatzeko, bizitzan zehar hortzak osasuntsu mantendu ahal izateko hortz-haginak ondo garatuz eta zainketa-ohitura egokiak hartuz euren bizitzako oinarrizko adinean.
Urteroko haurren hortz-azterketak, PADIren zainketa prebentibo eta konpontzaileek eta etxe bakoitzean hortzak garbitzeko ohiturak belaunaldi berriak txantxarrik gabe haz daitezen lagundu dute, arazo handiak eragotziz horrela gaur egun zein etorkizunean.
PADIko odontologoaren urteroko azterketa oinarrizkoa da txantxarrari ahalik eta lasterren aurre egiteko, hasierako faseetan sintomarik gabeko gaixotasuna baita eta erraz prebenitu daitekeena.
Haurren hortz-osasuna familien lankidetzaren menpe dago neurri handi batean.
http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-cksalu04/eu/contenidos/informacion/padi/eu_padi/padi.html